Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Done Jakue bidea,
errimes-talde luzea.
Konpostelarantz erdi aroko
Europa zehar jendea,
fededun ibilzalea,
eraikitzaile trebea.

Euskalerrian sarea
Done Jakue bidea:
zein eskualdek ez du nabari
Santio-bide berea
galtzadatua, irmea,
zubi txairoz dotorea?

Ondare paregabea
Doone Jakue bidea.
Argi du hainbat eraikuntzatan
bere helburu noblea,
espirtua, artea,
kultura eta fedea.

Gaia 1: Jendea
Azpi-gaia: Santiagoko erromesak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa