Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

IHZ^

I

Zilarrezko bost sastakai
nork jasan daikez aldean?
Zilarrezko bost sastakai
zure hitzak dantzaldian.

Lapur-gaba beltz honetan
zaldi zurixka arin hoa.
Artzain: zer dok begietan?
Heriok ote haroa?

Espa irten jaken lerdiai;
ha zan espa gau beltzean!
Zilarrezko bost sastakai
nork jasan daikez aldean?

II

Urrun zara, urrun mendia,
borda hori urrunago!
Soil dator zaldi zuria:
zure jabe hila non dago?

Arin zoaze ler-barna
pagoen itzal beltzera!
Izarrok, bedartzak barna!
Artzainorok, lats artera!

Zelan iretargi-izpiai
barre egien lur gainean!
Zilarrezko bost sastakai
nork jasan daikez aldean?

III

Zazpi arratsez ardiak
ekin eutsen negarrari.
Zazpi goizaldez tordantxak
ekin eutsen isilari.

Orok negar egin eutsen,
orok neska batek ezik.
Ura joian negar baten,
lorak ziran zimenldurik.

Hilda zen arren, bai lasai,
zauririk ez haragian!
Zilarrezko bost sastakai
sakon eukozan ariman!

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Heriotza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa