Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

IHZ^

Córdoba.
Urrun eta bakar.

Behor beltz, ilargi handi,
eta olibak zorroan.
Nahiz bideak ezagutu
ez nahiz sartuko Córdoban.

Zelaiz zehar, haizez barna,
behor beltz, ilargi gorri.
Herio dagokit adi
Córdobako dorreetatik.

Hau bidearen luzea!
O, neure behor suharra!
Hau da baina hil beharra,
sartu baino lehen Córdoban!

Córdoba.
Urrun eta bakar.

Gaia 1: Bizitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa