Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ARAN^

Eta mendietatik ba-dijoaz nekazariak, (1)
joan egin bear dutelako, alegia.
Fabriketatik, lan-tokietatik, enpresetatik...
Ba-dijoaz obreruak,
eta, aiek ere, joan egin bear dutelako.
Aberatsago makiņak.
Aintzat erdi ta ixkiņak.
Ez dute emazte, ezta aurrik ere.
Lanean dira gordiņak.
Gastuan, berriz, mizkiņak.
Irabazian bikaiņak.
Ta, illaren mugan,
ez dira azaltzen,
eskatuz lanen ordaiņak.
Bijoaz bada,
ta, alaxe doaz, nora?...
beargiņak. [I]

Gaia 1: Jendea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa