Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

HGBN^

Garai honen kontra nik
ezin dut deus jasan,
inoiz bada oraintxe
gaude gu aukeran:
Etsaiak hor dauzkagu
aspaldi erronkan.
Gizonak behar dira
bizi dugun kinkan (1)
niork [Nihork] ez ahal dezan
aitzakiarik eman,
behar diot esan
desafio gisan,
jendea falta dela,
euskaldunen sortan.

Plazan ezagutzen da
bat gizon ote den.
Proba ederra dugu
euskaldunok hemen: (2)
urak gora dijoaz
Euskal Herri galtzen
ito-urrean dago
laguntza eskatzen
ea nihor duen
behar hainbat kemen
gogor dut galdetzen,
hitz estuak ezten
ezer diranak behintzat (3)
mugitu ditezen.

Gaia 1: Jendea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa