Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Eta hala, hemen, Hego Euskal Herrian,
onartua izan ez zen
Espainiar Konstituzioaren
nahi eta nahiezko
aginduz
Espaiņol guztiek jakin behar dute
gaztelania.
Baina hemen, Hego Euskal Herrian,
ez zen onartua izan
Espainiar Konstituzioa,
demokratikoki
inposatua baino
.
Hala ere, konforme gu ere
Espainol guztiek jakin behar dutela
gaztelania horrekin.
Inposatu gabe ere,
bagara gu hori onartzeko adina demokrata.

Gaia 1: Politika
Gaia 2: Politika
Azpi-gaia: Euskara: Eskubidea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa