Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Hauek dira mutikuak
hirugarren urtekuak:
Txintxoak ere badauzkate, baiņa
baita_ere txoriburuak.

Lan eman du maixuak
hortxe dauzka liburuak
baina nork asma non ote dauzkan
zenbaitek beren buruak.

Begiak urrun galduak
poltsikoetan eskuak
badu nonbaiten programaren bat
hoien telebisiuak.

Beti daude nekatuak
gure mutiko zintzuak
deskantsu hobez bizi dirade
horien boligrafuak.

Bakea boligrafuak
ez kutxara ta platuak
alperrak zintzo bihurtzen ditu
babak jateko orduak.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa