Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB

Koruak:

Agur, Zuri, gurutzeko
eguzki iltzatu gorri;
agur, hil eta ehortzi;
agur, Aitak biztu horri!

1ek:

Hara,
biztu denaren berriz
Bazko-goiztiria.

2k:

Hara,
hil zutena bizi da
hobitik jaikia.

1ek:

Habean josia,
hilik ehortzia,
bizturik da bizi
Jaun eta Nagusi.

Koruak:

Agur, Zuri, gurutzeko...

Denak:

Hara,
hil zutena bizi da,
Jaun eta Nagusi da,
SHALON: BAKE, ALELUIA!

Gaia 1: Jesu Kristo
Azpi-gaia: Jesu Kristo: Piztuera
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa