Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AZK^

Agur, san Joakin,
agur, santa Ana,
bioi handiespen,
ohore ta fama!

Jaunak bere Ama
zizuten egotzi,
harentzat guraso
zintuzten hautetsi,
zein kargu handia
zizuten erantsi!

Zuen bion fruitu
erraietakoa,
Andre Mari haurra
zuen arazoa,
nolako alaba,
poza nolakoa!

Hura zuentzako
ardura guztia,
hura zuen sari,
begien argia,
altxor ederrena
zuentzat Maria!

Salbatzailearen
asko bazekarren,
Maria graziaz
betea zetorren,
nola goiztiriak
eguna dakarren!

Otoi, san Joakin,
otoi, santa Ana,
Mariarengatik
itzul guregana,
gaur egungo kristau-
familiongana.

___________

Salve, san Joaquín,
salve, santa Ana,
a ambos alabanza,
honor y fama,
padre y madre
de Santa María!

El Señor os confió
a su madre,
os escogió
para ser sus padres,
qué gran cometido
os fió.

Fruto de las entrañas
de ambos,
la niña Santa María
fue vuestra tarea,
¡oh, qué hija!
¡oh, qué alegría!

Ella fue para vosotros
el centro de vuestra atención,
ella vuestro premio,
ella la luz de vuestros ojos,
María fue el tesoro
más hermoso para vosotros.

Ya traía mucho
de lo del Salvador,
llena de gracia
venía María,
como trae ya el elba
el nuevo día.

Escucha, San Joaquín,
escucha, santa Ana,
por vuestro amor a María
volveos a nosotros,
a las familias cristinas
del día de hoy.

Gaia 1: Gorazarrea
Gaia 2: Andre Maria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa