Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GUR^

Gaxotasunak (1)
bakardadera bideratzen gaitu
geure buruaren nahitaezko
bakardadera.

Bakardadeak
geugana hurbiltzen gaitu
ta geure neurri urriak
ikusarazten dizkigu
ta hurkoen beharra sentiarazten.

______________________________________

Gaxotasunak
behartsu egiten gaitu.

____________

Oinazeak negargarri luzatzen du denbora
Onaldian ez dugu denboraren akordurik.
Zorionak ez digu biziarazten denboraren presentziarik.
Oinazeak denbora du larribide
Gaisonasunak apal egiten gaitu eta egoera barregarrienak onartu arazten.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Biografia
Azpi-gaia: Bizitza: Gaisotasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa