Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Gure agintariak maite ditudalako
Herritarron arteko bakea maite dudalako
Elkarrizketa bakera bide ikusten dudalako
Iritzi desberdinekoen bazterketa eta zokoraketaren kontra nagoelako.
Bake-biderako ahalegin guztiak egitearen aldeko naizelako
Agintariek erabakitako autobiaren kontra dagoen herritarren kopurua benetan kontutan hartzekoa iruditzen zaidalako
Gure buruzagiak agintekeriaren itsukeriaz beztuak ikusi nahi ez ditudalako
Ezarrazoiari (1)
ezarrazoizko diren medioen eta aitzakien arrazoia kentzeko.
Eta demokratikoa dela iruditzen zaidan irtenbide bat emateko zorioneko eztabaia honi.

Gaia 1: EHerria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa