Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBM-1^

Deboden Tenpluaz idatzi dudana atxakiatzat hartuz [I], zenbait gauzatxo esan dizkit Egaņak [II] eta beste zenbaitetaz ohartu arazi nau. Tenplua aurkitzen den hartan, Cuartel de la Montaņa deitua omen zegoen lehen, arik eta Arias Navarro alkate zuela Madrileko Udaletxeak parke publikotan bihurtu zuen arte. Han gertatu omen zen Altxamenduaren aurkako herriaren lehenengo burruka. Han izan omen ziren gerrako lehen heriotzak. Gerratean jausitakoen omenez eraikitako monumentu bat ere bada han gusto on asko gabea. Hontaz lehenengo begiradaz ohartu nintzen.
Historia ezagutzeke joan bainintzen egungo Parque de la Montaņa zoragarri hartara, zabalune bikainki egokitu harek eta batez ere Deboden Tenpluak deitu ninduen ni.
Tenplu harek badu misterio ukigarririk. Rito guztia egin nuen: Sortaldera eta atari aurrean duen kolumnatartez inguratu nintzaion, kolumnadi hura ez baitzuen alferriko izanen atari aitzinean. Ibilgu hartan zehar abiatu nintzenerako, bildudura (1) halako zerbait goxoki inguragarrik hartu ninduen eta jabetu zitzaidan giro hartaz egin nuen haren barrutiko ibilaldia.
Haren barrunbean dena da bake, dena isiltasun, dena bakardade. Argi eta itzalezko barrunbe haiek badiotsate zerbait hotzikaragarrizko han barruratzen denari.
Egaņari entzun nion arte ez nuen nik ohartu hiri aberatserantz begira dagoenik; ez eta hiriko Katedral, Seminario, Palazio Real, San Francisco el Grande eta gainetiko monumentu handien lerrotan eta Madrilen kukulutan dagoenik, atzekaldean eta han behean azpiko orri bat bezala duelarik Carabanchel.
Handikeriaren alderdian eta odolaren gainean dagoelarik ere, ezjakinean eta batbatera egin zidan zirraraz ez naiz lotsatzen eta ez dut aldatuko orain behin idatzi nuenik. Haren barruko sailketa errektangularretako argi-itzalen ukitua ezin ahaztuzko atsegingarri baitut, eta urmael handitako uretan eta palmondo artean egin zidan lehenengo inpresioa erabat pozez oroitzekoa.
Espainiako Plazatik txakada baten* duzu Parque de la Montaņa delako hori.

Gaia 1: Artea
Gaia 2: Biografia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa