Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBM-1^

Beste pauso bat eman nahi nuke. Harzabalen [I] bidea ederresten dut. Halako joera halako bat ondo letorkiket neuri ere hemengo mugimen eta airea poemen kanpotiko irudiz ere aditzera emateko. Baina tolestuago ibili beharko dudala iruditzen zait.

Liburuaren azala errektangulo elkarren gainean pilatuz, elkar ebaki eta herstutu dagitenez ematea otu zait.


Uda batez Madrilen izen nagusiaren pean ohar hau jarriko nuke: irakurtzeko eta kantatzeko. Lehenengo zatia Madrilen aurrenik jo ninduena jarriko nuke: Hiriaren edertasun eta handitasun baterakoaren zaplada txundigarria. Bigarren zatia bi ataletan joango litzateke: Bata horizontalki, bertsolari eratan emanez Madrileren ikuspegia. Bestea kantu bertikal bat litzateke, Madrileren barrunbea behetik gora irekiz.

Nondiknahi irakurtzeko poemek emango lukete errealitate beraren ikuspuntu askotariko eta desberdinaren itxura.

Poemen orritan ezartzea ere halatsuko-edo dateke: Orrien goikaldean gauzei buruzko poemak, gizona era batera edo bestera zanpatzen duen orori buruzkoak. Orri barrenetan berriz, gizonari berari dagozkionak, honen arazo, egarri, ezbehar eta abar diotenak.


Gaia 1: Idazlea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa