Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

DGA-1^

Behin batean bazen gizon bat, denbora joaten ikusten zuena. Gizon hark erreka bat ikusi zuen behin, uholde-egun batez. Uharreak zeramatzan errekak harro eta azkar. Uharretan edotariko zaborrak zekuskien gizonak: belar, orbel, egur-zati eta abar. Bazekusan sasi-aihen luze bat ere. Erreka-ertzean ondo sustraitutako aihen bat zen, zurtoina errekaz kanpo zuen, baiña punta uretan sartua. Puntara begira, sasia uraren abiadan zihoala zirudion. Halaxe zeragiten eragin ere ufalek*, baina zurtoinera begiratzen bazuen, sasia lehengo lekuan zegoen beti. Sasi-puntarena ikusgarria zen, urak eraman eta zeramala irudi bait zuen alde batetik, eta bestetik, orain kateatzen zuen zabor bat eta gero beste bat eta galdu ere halaxe zituen galtzen zaborrak. Gero sasia begiratzeari utzi eta ufalei begira jarri zen. Edotariko zaborrak zeramatzan errekak, eta zaborrei eta ufalei begira zegoela, berari ere joan zihoala iruditu zitzaion ikuspen hark sortzen zion zorabioa bide. Burua zeramakion urak, baina oinak betiko erreka-ertzean zituen beti. Eta sasi-aihenaren fenomenoaz oroitu zen eta harengan obserbatu zuen fenomeno harekin erlazionatu zuen bere fenomenoa, ez orain jadanik errekara begira, denborari begira baino.

________________

Z03^

Ërase una vez un hombre, que se dedicaba a ver pasar el tiempo. Dicho hombre vio en cierta ocasión un arroyo, en un día de crecida (...). Veía el largo tallo de una planta silvestre. Estaba enraizado en la orilla del riachuelo, con el tallo fuera del río y la punta sumergida en el agua. Si se observaba la punta, parecía que la planta se movía arrastrada por el agua. Pero si se miraba al tallo, la planta siempre permanecía en el mismo lugar (...)
A continuación, dejó de mirar al tallo y se puso a observar las corrientes. El arroyo llevaba todo tipo de basuras y al mirar a las basurras y a las corrientes le pareció que él también se movía como consecuencia del mareo que le producía tal visión. Mientras que su cabeza se la llevaba el agua, los pies permanecían siempre en la orilla del richuelo. Y relacionó su fenómeno con el fenómeno que vió en el tallo, pero ahora ya no tomando como punto de referencia el arroyo, sino el tiempo.

Gaia 1: Denbora
Gaia 2: Izadia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa