Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

DGA-1^

Eskailera-mailak bana baino bina eta launa ere errazago igotzen nituenean, nonnahi zelarik ere, soseguz baino bizkor errazago ibiltzen nintzenean, Arantzazutik Urbiara ostera* ordu betean eta habito eta guzti erraz egiten nuenean, bazkaria Urbian izaten genuen em>día de campo edo mendi-egunetan [I], San Juango bidez, Mikelete-etxe zaharrez [II], Burgamendi-maldaz behera Arabako Larreara jaitsi, [III] karretera hartu eta Azpuruz, Narbaxaz, Galarretaz, San Adrianerako [IV] bideari heldu eta bazkal ordurako Urbiara sobra ere goiz iristen nintzenean, mendi-egun libreetan Gomiztegin [V] bost eta erdietako meza eman eta Aloñara igo eta Botreaitz, Akaitz, Artzanburu, Arbelaitz, Aketegi, Haizkorri [VI], San Adrian, Malkorra, Aumategi [VII], Degurixa, Ugastegi [VIII], Araoztik pozik etxeratzen nintzenean, Gomiztegiko Laspiurren txabola [IX] deitu gaineko pagadi izandako luberrietan ostegun-arratsaldeak pagazuztarrak aitzurrez eta besoen indarrez eta pozik ateratzen aritzen ginenean, Arantzazuko hainbeste obra-jenerotan pioien pioi, doan eta gustora eta eginahalak eginean iharduten ginenean, edo udako oporretan Gomiztegiko belarrak zelaiz zelai ihartzen ekiten genionean aritzearen gustoz eta nekearen gozoa lortzearen pozez eta besterik gabe, orduan bai sasoia!

Gaia 1: Biografia
Gaia 2: Arantzazu
Azpi-gaia: Bizitza: Gaisotasuna/Osasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa