Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L1G^

Andre adoragarri eta Jauna agurgarriok:
Hona hemen gu, etxe-literaturaren aldeko aportazio berri baten aurkezpena ospatzeko elkarturik.
Hemen dira obra hau beren egitada eta beren eguneroko bizimoduan erabili ohi duten biziaire propioz inspiratu duten pertsonaia gehientsuenak.
Hemen da pertsonaia horien jesta eta jestoak bertsotan zirriborratu dituena bera ere.
Eta hemen da bertso hauek suntsimenetik gorde dituen biltzaile eta artxibu den Dionisio Arruti. Berari ere zor zaio festa hau. Bilduma hontan bada bertso ederrik ondo merezi duen etxeko pertsonaia zenbaiten hutsik ere. Oraindik zorioneko diren arren, ez adiorik betiko.
Urte egun bezperetako solasaldikume [sic] dira gehienik. Lotara aurrean egin ohi ditugun ospakuntza aurretxotan idatziak.
Ezer bada, hauxe dute beren alde: ospakuntzan hain beharrezkoa den animazioa azkartzeko eginak direla.
Ez zuten beste ametsik. Gaur oraindik bizirik baldin badiraute, Dioniri ere zor zaiola esan dut eta diot.
Ez gaitzik inoiz inori, bai onik denori.

Gaia 1: Idazlea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa