Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Ermuan izan ginen
Blancoren heriotza
berariaz gaitzesten.
Besteekin batera
gaitzestera
jo genuen Ermura.
Besteekin batera
arbuiatu genuen
Blancoren heriotza
Heriotza gaitzesten
zutenekin batera
batu ginen Ermuan.

Ore bat bera egin
genuen heriotza
gaitzesten zutenekin
eta gaitzetsi ere
hilketa gaitzestera
bildu ginen Ermuan
geure nortasun guztiz,
geure euskaltasunez
euskaltasunez,
arbuiatu genuen
Blancoren heriotza.

Gaia 1: Indarkeria
Gaia 2: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Nortasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa