Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

GDA^

Koba bat bezain berezko
nahi nuke hitza
eta
aska ta lastoa bezain
arrunta.
Halaxe esan nahi nuke Gabon,
halaxe Eguberri esan,
hain argi ta garbi,
eta
eranskin gabe utzi
Gabon eta Eguberri
mintzoak,
hitz horiek fedearentzat duten
soinu sakon eta melodia
baztergabe handi guztian tente
on eta berri lexemak
jadanik behin betiko
gauen eta egunen adjetibo
behar direla,
gehiago gabe,
sinesten dudan hortan,
halaxe: —hain argi ta garbi— Gabon,(1)
halaxe: —ta besterik gabe— Eguberri!

1983

Gaia 1: Gabonak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa