Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Mobituta, irudi baten ostean
beste irudi bat ageri dela
ta haren ostean beste bat
kaleko erretratuak
paper transparentetan
bata bestearen gainean
geratu zaizkit begitan.
Koloreak bata bestez nahasi
figurak bata bestearen gainean
hitzak, espresioak
bata bestearekin nahastutzen direla
Kalea feria azkar bat gertatu zait
inpresioen pelikulan.

Gaia 1: Hiria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa