Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

...Legor egoan Euskalerria
urte txar biko legortez:
Bustirik, anai-odola ezik,
beste bustirik deusik ez. [I]
Itur-begiak agortu ziran,
ibai uberkak likistu;
osiñak obi biurtu ziran,
ur-loak gorpuz zikindu.
Ilten joiazan aberekiak,
gizonak ilten joiazan...
urik ezagaz batzu ta beste,
batzu ta beste guduan.
Ustel-sundea nabaritzen zan.
erriberan naiz mendian,
lagun-illotzak ikusten ziran
solo, bide ta sasian.

+++

Euskalerriak negar egian,
eremu garratz errean,
semeak mintzen eutsazan lorrak
uxatu al eziñean. (1)

—A Euskalerri, Agar samindu, [II]
semeak nun itxi dozuz?
Jasoizuz laster ta ur biziaren
begira eroan eizuz.—

—Nora eroan al neikez baiña?
Agorrik dago guztia!
Eroan dotaz Ergiñara be... [III]
Urak itxi dau begia. (2)

Ta, bitartean, legorteagaz
biotzak arrakalatzen...
Ai! nire seme maiteak, sumin [ikusi nire semeak, sumin],
ezpataz alkar zulatzen.—

—Ur bizi berak amaika begi:
Andra-Marik iturri...
beste begiak agortu arren
ura batetik ixuri.—

—Nun sortu doa zirripa ori,
ur bizirik gaur nun dari?
Noiz da edegi ubidea ta (3)
nungo nunean edegi?—

+++

...Artzain bat, orra, mendian gora... [IV]
—ardiek dauken susmoa!—
arkaitz artean nabari dabe
ura darion erroa.

Iturri-potin [...Eta iturrondo] garbitik gora
uraren lurrun zuria,
uraren lurrun zuria eta
iozo* astunen azia.

Onan noiztandik iñork ez daki .
Agian urrun luzetik.
Artean antxen ur gozoena
zurizgora ta bizirik. (4)

...Arratsaldea gorri jarri da
illuntzerako bidean,
Errodrigoren begiak gori
sukarraren su ganean.

—Ez da, nunbaiten, ur biziaren
txiliña [arrana] kantu kantari?...
Sukar-amesa baiño ez ete?...
Ez adi biztu egarri!—

...Illunkarako misterioa
urratuaz doa artzaiña...
—Ez dozu bildur, mutil tristea [ene mutilla],
bakartegiko gaizkiña?— [sorgiña?].

Artzain mindua [ituna] berekor doa
ur egarriak itoa;
zurrut bat baiño ez dau eskatzen,
zurrut bat amesten doa...

—Baiña, ta ez da nunbait uraren
txilin-kantua [arran-kantua] lakoa?
Mama garbidun [garbiko] zain eten baten
bustiko al aut agoa!—

...Sartaldearen aurreko trokan
ez dau illuntzen ondiño.
Ardi galduek aurkituteko
ainbeste argi bearko...

Baso lakarrez ardi ondoren,
urrun iritxi danean,
uren kantua geroz urrago,
ozenago. Azkenean..., (5)

su-gar gorria(!) bizi eta arin
ur-ots antza zan lekuan...
Bakardadea sekulako ixil,
inortxu be ez inguruan. (6)

+++

Nok biztu ete kixkaltzen dagon
elorri ondo zar ori?
Baiña, su garrez ez da dusezten [sic],
auke sorgiñek elorri?
...Ez da; artaldea elorri pean
bai dago, ausnar gozoan...
Ez da gaiztorik ardiak, gabaz,
geldi dagozan lekuan.—

...Eldu da mutil artzain gaztea
elorri sutu azpira.
Ardiak babes artan batzeko
zeatz zoratu balira!
Baiñan alako sutan loreak (7)
ingumaz ageri dira.
Alako sutan... Andra bat dago
abelxeari begira.

—Oi, Andra Mari, oi Andra Mari,
estanpetan ikusia!
Elorrian Zu? Arantzartean
Ama [Edur] eta iretargia?...—

...Aingeru txiki ego ariñek
argi ta intzentzuz iabilkoz,
txoritxu txortxor egun-zaleak [eta txoritxu egun-zaleak]
pozarren kantari dagoz.

Oi, Euskalerri, jakin ba-zenki
mendian dozun zoruna!
esanda, geldi, begiak gora,
arritu egin zan [da] gizona.
Errekondoko ozkirri batek
batu eroian [daroa] dan-dana.
Gero [Orain], uraren kantua zala [dala],
zirudin [dirudi] arren tuluna. (8)

Zenbat gozozko argi arrañu
eriozan arpegitik
Birgiñeari zenbat larrosa [Bigiñari ta zenbat larrosa]
keixazko ezpanetatik!

Zeruetako goi-Erregiña
osagin legez etorren,
berak ekarren euri naroa [euria eta],
bakea bera ekarren.
Azaldu eutson Errodrigori
agerpenaren sustraia:
Euskalerria zaintzera etorren
grazidun, argiz jantzia [grazi eta argiz jantzia].

Berak jagongo ebazan geroz
gure gizon-sorterriak [gure gizon eta erriak],
gure ola ta baserritxuak,
mendi, ibar, itxas-ontziak [mendi eta itxas-ontziak].
Euria laster jausiko zala,
egingo zala bakea,
Euskalerria jagiko zala
gazte-adorez betea.

Ostatutxu bat eskatu eutson
abar batzukaz egiña,
bertan babestu egian gero
bere iruditxu [irudi] panpiña.

Gau tzarra [Ta gaua] egun-sentiz bete zan,
artzaiña egon jantzi zan,
aireko argiz goseturiko
uso urdiña bailitzan.
Biotza eztiz lertzen eroian,
esan bearrak jo eban,
eta biziro zabaldu eban
barria erri guztian.

—Ai, Euskalerri zorioneko,
semeak nungo nun dozuz?
Deituizuz laster ta ur biziaren
begira ekarri eizuz.—

+++

Auntzen bidetik gora jendea [V]
asi zan Aloiñarantza,
bear-izanak siñeskorrago
eukan guztien biotza.

Irudi deunak eukan argia
gogo onez ikusi eben.
Pozez, "hosana" kantatu eben
"hosana", Andra ederren!

Itxaropenak biztu zituan
euskaldun aien begiak,
irudi arek poztu zituan,
poztu zituan kanpaiak.

Aterpetxu bat atondu eutsen
lurreko egur [abar era egur] batzukaz
laster arri ta tellaz obea
eraikiteko asmoaz.

...Iturri ondo bizitik gora
uraren lurrun zuria...
Laiño aparra, iozo egin da;
asi da mardo euria.

Legor egoan Euskalerria
euriak beratu eban
giza semien biotz latzak be
gozatu egin zituan.

Orra Oñaz ta Ganboa miñak [Orra Oñaz eta orra Ganboa]
bake-graziak artuta
alkar besarka, Euskalerriko
oiñarri bakar eginda.

Ipar-eurien [Euri eta aize] samurretara
berdetzen doa zelaia.
Alboka eta txistu otsa da,
badator erromeria.

Onetsia Zu, Andra Maria,
udalenaren ganetik,
kantuz iatortsu Euskalerria
Uribarriko bidetik. [VI]

Euskalerria berdetzen doa,
ontziak asau gurea...
Milla ta lareun ta irurogei ta
bederatziko urtea. [VII]

+++

"...Ta Arantzazu-mendiko (9)
Izarra da gure
Bake, Izen, Edesti ta
Aintzaren goizalde.
Bera etorri dator
Buruzagi trebe,
erri, mendi, ontzi ta
gudarien Andre".

Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: EHerria
Azpi-gaia: Arantzazu: Andre Maria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa