Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

HAE^

Elorria hartu nuen giza-bizitzaren irudi bezala. Elorrian ikusi nuen giza-bizitza bere joranez, bere problemaz, bere galdekizun larriz, bere burruka latzez, bere kezka ta minez, bere noizik behingo pozez.
Baina giza-bizitza ez zegoen elorrian, aldean nuen eta inguruko gizonetan. Eta giza-bizitzaren arantza ta lorezko misterioak bazuen elorriak ez halako neurri, helburu ta arrazoi ederrik, fedearen oso argia ez den argitan, nekez baino ez bada ere, sinestu egiten dugun argiak dagio argi, giza-bizitzaren elorri zorionekoari. [I]

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Idazlea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa