Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

A3S^

I
Ehiztari naiz eta ikusten dut
badela ehizarik inguruan.
Ehiztari naiz eta nire zorroan
ez dut sartzen piezarik.
Ehiztari naiz, lumak: lumak, ileak
inguratzen ditut soilik
poesiaren lurretan.

II
Arrantzale ere banaiz eta uretan
ikusten dut arrainik
botatzen du aparailua ta itxaroten dut.
Arratsaldeko zein goizeko uren
kolore guztiak dakitzat.
Uretan malgu da mugitzen nire irudia,
baina dena geratzen da uretan.
Otarrea hutsik isten dut iluntzetan.

III
Ameslari ere banaiz eta fantasiak
ugari dira sortzen nire buruan.
Hartzen ditut hitzak eta nahi dut
hitzez inguratu edozein amets
eta ez dut biltzen ahal
ez eta ametsik motelena bera ere.

IV
Munduak irakin diraki idatz-gaiz (idazkaiz) (1)
eta saiatzen naiz gaiak zirriborratzen
eta neure zirriborroen
lotsaz naiz gorritzen behin eta berriz.

V
Pasatzen dut edo buelta demaikiot
idatzi azken orriari eta
eta [sic] orrialde zuriaren aurrean
berriz jartzen (2)

Gaia 1: Idazlea
Gaia 2: Bizitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa