Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Adiskide:
Bada harkaitza ta
bada elorria
Arantzazu hontan;
bada eliza bat,
bada komentu bat,
bada frantziskotar
anaidi bat ere
Arantzazu hontan.
Baina, batez ere,
bada, irripar xaloz,
Andre Mariaren
irudi gozo ta
Erdi Aroko bat,
Arantzazu harkaitz
eta elorrizko
zoragarri hontan.
Erromes askoren
begirada eta
eskari ustetsu
askoz, piskanaka
leunki leundu eta
bigunki bigundutako [sic]
Andre Mariaren
harrizko iruditxo
zoragarri bat bada,[sic] (1)
Arantzazu harkaitz
eta elorrizko
maitagarri hontan.

Gaia 1: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: Andre Maria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa