Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ARAN^

Aizkorriren magalean,
haitz eta zelai artean,
paraje paregabean,
Urbiako baseliza
otoitz-aire ederrean. (1)

Goitar eta gora deika,
ez oihuka, bai isilka,
Jainkoa gogorazika,
Urbiako baseliza
errezurako gonbita.

Arantzazuko Amaren
irudi ta izenaren
babes eta goraipamen,
Urbiako bazeliza,
harriz eta zurez, lerden.

Egun gris edota klaruz,
hala udan, nola neguz,
bai izatez, baita taxuz,
Urbiako baseliza
ingurua bedeinkatuz.

Helburu eta seinale,
zein artzain, zein mendizale,
jendearen begirale,
Urbiako baseliza
lirain eta otoitz-zale. (2)

_____________

AOB^

Al abrigo del Aizkorri,
entre peñas y praderas,
en paraje sin igual,
la erminta de Urbia, se alza
en bello gesto de oración.

Elevada y llamando a lo alto,
no a gritos, sino en voz baja,
recordando siempre a Dios,
la ermita de Urbia
invita al rezo.

Refugio y elogio
de la imagen y de nombre
de la Madre de Arantzazu,
la ermita de Urbia se yergue
en juego de piedra y madera.

Ya sea en día gris o en día claro,
bien sea en verano o bien en invierno,
así por su naturaleza como por su forma,
la ermita de Urbia
bendice el contorno.

Objetivo y señal,
—guardiana de la gente,
sea pastor, sea montañero—
la ermita de Urbia permanece
atrayente siempre, en vela siempre.

Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Andre Maria
Azpi-gaia: Arantzazu: Urbia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa