Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GIZ^

Noiz?...

Zortzigarren gizaldian?... bederatzigarrenean bear bada?... Ez dakit bat onen askunean* ala bestearen azkeneruntz; baņa biotatik batean zana bai. Ta, oraindiņo gure Bilbo aundia erri koskor bat geienean zala Bizkaian ez ezen, Euskalerrian eta Euskalerritik at, entzutetsua zala Begoņako Andra Mariaren izena be baieztu neike. Agertu zanekoxetik irabazi ei eban gure asaben maitasun eginkorra. Arrezkeroz geituez-geituez, sua baso igarrean legez, etorri izan da beraganako zaletasuna batez be gure lurraldean. "Bizkaiko Sagrarioa" deitzen eutsen gure aititak maitasunaren maitasunez jaso eutsien eleiza galantari.

Burezkundea*

Zorioneko erria zaletasunaren indarrez bere Zeruko Amari olako jauregia egin daroatsona! Oraindikarren baņa, ez zan naikoa. Bizkaiak zetro eta koroe barik eukan bere Andrea; eta, 1900'garrengo Irallaren zortzian, bureztuna eta zetroa ipiņi eutsozan. Au da eleizaren urrengo, gizaldiak zear, gure aurrekoak Begoņako Andra Mariari laztankiro abestu eutsen bigarren estrofa nagusia. Estrofa zoli, bizkorra!
Burezkundeko jai auetan sortu zan Begoņako Andra Maria Bizkaitar oroen Zaindaritzat artzeko asmoa be.

Urrezko eztaiak

Artega itxaro eban Bizkaiak 1950'eko Iralla. Il onen zortzian gure erria oso-osorik iruli zan Begoņara Amari kutunkiro bere burezkuntza eztaietako egun zoragarri aretan laguntzera. A bai benetako poza, egizko atsegiņa, legezko biotz-berotasuna! Orduan Amaren irribarre goxoa!... Orduan Bizkaiko seme-alaben malko baketsuak, atsegintsuak! ... Zorioneko orduak, Ama semak alkarregaz igaro ebezanak!

Gure oparia

Ezin siņistu daiket ezegaitik be, egun aretan Bizkaitar guztien bularra biotzkada maitekorrez bizi-bizi dardaratu ezanik [sic]. Ezin. Ezta euskaldunak Andra Mariari deutsen zaletasuna Begoņako Amarenganantz agur xamur baten loratu ez zanik be. Zenbat eta urrunagokoena ainbat eta biotzkada ariņagoa, ainbat eta agur beroagoa izan zala be egingo neuke. Guk beintzat bizkor sentidu genduan biotz-taupadea, oba ez. Baita laster esku artean darabilgun "Gure Izarra" Begoņako Amari agur opartitzat maitekiro eskeindu be. [I]

Tori

Eta, ara emen argitara 1951'ko Garagarrillean, lor* eta zorigaitz guztiak garaituta joan dan Aste Gurenean atara bear genduan zenbakia. Izar asko jarri ebezan Zure buruan, Begoņako Ama, eta apain asko eskeiņi eta emon etsuezan gaur ia urte bete urrezko eztaietan. Baņa gaurdaņo ez iatzuz eldu danak, geurea palta. Tori "Gure Izarra" be! Oraingoan Zeure-Zeuretzat landua dozu, Zeuri buruz egin deutsugu ba. Tori eta onetsi egizu.

Begira, Ama!...

Maitasun dirdirak dakartsuz, "Gure Izarra" amets andietakoa izanarren, naiko apala dozu oraiņo. Maitasun dirdirak ezean, beste balio jasorik ez daroa. Ori bai, anaitasunak egin dau, anaitasun diz-dir [sic] argi eta gardena dario. Biotz-barnean daroagu euskaldunok jatorri berekotasunak, izkuntzak, izaerak, oiturak, legeak, ospe, ideko* asmoak eta, batez be, Erlejiņo bardiņez damoskun anaitasuna. Baņa lokarri onek gura legez inguratu eta estutu ez paginduz, Birjiņa bera danon Amatzat eukiteak be nai legez alkartuko ez paginduz [sic], euskaldunak Andra Marian irudi bakoitzan [sic] artean be anaitasuna billatu daroa.

"Zazpi aizpatxo dira"...

Gure asabak anaitasunarren, noski, Auņamendin emetiko lau probintzietan Andra Mari bana —garaienak esan leikegu— aiztak doguzala erakutsi euskuen; iņor bere uri, erri eta probintziko Andra Mariagaz bakarrik gelditu ezegianentz [sic]. Geien batzuk onexek aitatzen dituez: Bizkaitik Begoņako Ama Birjiņa, Erronkalekoa Naparroatik, Arabatik Estibalizkoa, Iziarkoa, Izaskungoa, Arrate ta Arantzazuko Gipuzkoatik. Gure errietan Muruetako Andra Maria Begoņakoan aiztea dala esaten da. Baņa kanta zarrak diņoanez zazpi ei dira. Benetan zeintzuk eta nungoak doguzan esatea ez da gauza erreza gero, serore bakoitzak berak zaindu daroana dala baieztuko dau zazpiretako bat eta. [II]

Erromerian

Zeure aiztakaz, zazpi Andra Marin eskuetatik goiatzuz ba, Begoņako Ama, "Gure Izarra" onetan "Agur Maria" kantatuz erromerian. Tori zeure sei aizten eta euskal Birjiņa danen zorion-agurrak. Semeok geure Amen bularretan batu doguzan biotzkadak dituzu. Tori geure biotz agurra be.

Agur Maria

Artu, anaia, "Gure Izarra"
ta irakurri egizu.
Zeure anaien Andra Marian
maite kantua bai dozu.
Irakurriaz, besterik ezik,
zeuk be abestu eiozu.

Gaia 1: Andre Maria
Gaia 2: EHerria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa