Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

DMA^

Arantzazu... Arantzazu!...
Amets goxotan naukozu.
Amagaz amets zoro goxotan
Lilluratuta jar nozu.
*Amagaz amets goxo onetan
Luzaro gorde nagizu* (bis).

Arantzazu... Arantzazu!...
Ze eskutuki [sic] daukozu?
Neure Zeruko Aman gogoa
Biziro sortzen deustazu.
*Andra Mariaren oroi bidea
Zeugaz batera dakarzu* (bis).

Arantzazu... Arantzazu!...
Atsekabe miritza zu.
Orraztokia orratzentzat lez (1)
Biotz arantzen gordallu.
*Andra Mariak gure arantzak
Beretzat antza nai ditu* (bis).

++++++

Arantzazu... Arantzazu!...
Esker baten naukozu
Neure biotzak atsegin miņez
Zergaitik esan leuskizu;
*Baņa zergaitik zertako esan?...
Ara, zeuk be badakizu*(bis).

Arantzazu... Arantzazu!...
Andra Maria diņozu.
Aitz orretatik zeru ederra
Urran ager dagirizu;
*Baina zerua, zeru ber bera
Ez ete zara gero zu...?* (bis).

Arantzazu... Arantzazu!...
Euskal-semien elburu.
Soņez ezean gogoan gagoz
Askotan joan noiatzu.
*Arantzazuko Aman altzotik
Ezin ninteke aldendu* (bis).

++++++

Arantzazu... Arantzazu!...
Izen ori ezpazendu [sic]
"Andre Marian egotokia" [sic]
Gaurtik deituko neuskizu;
*Jesus da bion Ama laztana
Beindik euki daroazu!*(bis).

Arantzazu... Arantzazu!...
Zuk bai ederrak alkartu!...
Arkaitz artean, laņo oritan
Bi ederrenak dituzu:
*Andre Maria Jesus aurragaz
Yrribarrez [sic] ta maitetsu*(bis).

Arantzazu... Arantzazu!...
Eguantz* bat dirudizu.
Euskalerriko goizekoizarra [sic]
Izenean daroazu;
*Nire gogoak amets eztitan
Zoro abestu dagitsu* (bis).

++++++

Arantazazu... Arantzazu!...
Euskal-izar disdiratsu.
Zure izena argia data
Nire biotzau argitu.
*Argi orrexen printza azpian
Bizitza artu daiztazu* (bis).

Arantzazu... Arantzazu!...
Zeru dei bat legez iatzu.
Zeru itzari iagokon deduz*
Nai dot luzaro abestu.
*Izen orixe bai nire miņak
atsegiņetan mintzatu* (bis).

Arantzazu... Arantzazu!...
Neure ametsen jo-leku,
Aman gogoa, zeru gogoa
Zori bizkortu daistazu.
*Amagaz amets goxo onetan
Luzaro zaindu nagizu* (bis).

Gaia 1: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: Andre Maria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa