Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ARAN^

Bakea.
zer da bakea,
Nor dagoke segur
eskaintzen duen bakea
benetako bakea denentz?

Legea
ez da bakea.
Bakea legezkoa da, ordea.

Bakea erraz exijitzen dugu,
baina nekez ematen.

Besteak ote du beti
bakerik ezaren
erru guztia?

Baina bakea ez da
besteak bakarrik
egin behar duen lana,

norberegan behar du
bakoitzak hasi
baketze bidea.

Hala ere, bakea
elkarren arteko
zeregina ere bada,
eta ez makala!

Hauxe dakigu segur:
aginduz eman daitekeen
bake-legea baino
bakegileago dela

jendeteriak berak
bakean bizitzeko
egin dezakeen lana.

Ahalegin argia eta
borondate prestua
genuke denok ere
bakearen aldeko
puntako jokalege.

Gaia 1: Bakea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa