Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

a) Kanpo aldetik:
Eliza modernu bat
Artista handien obrak
Paisaia zoragarria
Mendietara bideak
Atsegin, atseden, harridura, zirrara estetikoa.

b) Barru aldetik:
Andre Mariaren itzala bizi du
Jaungoikoarenganako bide da
Otoitzera deia
Sakramentuetara deia
Sakramentuen ospakuntza tokia.

Kanpo aldeak ez dio ezer kentzen barru aldeari, aitzitik giroa, ingurua, sakonetik ezagutzeko nahia ematen dio.
Nolabait barru aldearen signo da kanpo aldea.

Oteitzaren obrarekin-eta
kanpo aldetiko erakarmena gehitu egin daiteke: Atsegin, atseden, harridura, zirrara estetikoan sentsazio bideak ugaldu-ala.

Oteitzaren-eta obra plazoleta azpian dago
Museora bidea frontoi zaharren azpitik doa
Musika gozo bat entzuten da bidean
Gizonaren barruko hariei ukitzen die
Hortarako dagoen fraile batek gaitu gidatzen, bide lagun dugu.
Ez du presarik, jendearen galderei erantzunez dihoa
Bidearen luzeak obraren espektazioa gehitzen du
Heldu gara. Eliza bat adinako nabe batetara heldu gara
Bi eta hiru nabe direla dakusagu: zabalak eta oso altuak. Hiru nabe zoragarri
Jorjeren obra ageri da. Ongi banatua dago
Fraileak esplikatzen digu
Audiobisualei eskainita dago nabeetako bat.
Bestea Arantzazuko prehistoria, historia, topografia, Arantzazuko fraileek dituzten mixio-lurrei eta haietako agerpenei eta abarri eskainia
Frailea -ez omen da apaiz- begibistan dugun guztiz ari da
Audiobisualei eskainitako aretoan edotariko hitzaldiak ere ematen omen dira
Artearen kontenplazioak, historiako berriak, fraileen bizimodua eta ekintza jakiteak, ondu egiten ditu gure barruak.
Fraileek ez omen dute museo honen ardura espirituala baizik; gainetikoa Euskal Gobernuak hortarako izendatu dituen zaintzaileen esku omen dago
Jorjeren obra zein kondiziotan-edo etorri zenik ez diogu fraileari galdetu. Baina badakigu Jorje beraren desiorik biziena, bere obra Arantzazun uztea izan zen, eta Arantzazun dago
Arantzazu espiritualitate zentroa da. Hori mundu guztiak daki, baina bereziki Frantziskotar Probintziak. Horregatik hornitzen du Arantzazu ganorazko frailez, kultoa debotki eta liturjiazko edertasun guztiz ospatuko duen frailez, arimen eskabideei adi biziko diren frailez
Arantzazu punto turistikoa ere bada mundu guztiak dakienez.
Arantzazu zentro kulturala ere bada (erlijiozkoa lehendabizi) bere museoari esker, batez ere.
Arantzazura datorren jendeak zabalik du eliza, zabalik museoa
Denentzat du espiritu-ogia: Sakramentuak eta dotrina arimentzat, museoa kultura zaleentzat.
Arantzazuk espiritu zaleago egin darama gizona, espiritu gauzentzat sentikorragoa
Arantzazuk handikiro bizi ditu espiritu balioak, handikiro ditu potentziatzen.
Espirituzko urduritasunik bizi dutenek badute nora jo. Bokazioz kezkatuek badute nora jo.
Bere baitan duela bere apostoladu helburua ikusi du Arantzazuk, eta hortan dira, bere burua fraile santu eta argiz hornituz, bere "argi izateak" inolako motel aldirik ezagutu ez dezan.
Jendeari kasu egiteko fraileak bizi dira hemen. Badago museoa erakusten duena, bokazioz kezkatuei laguntzeko bizi dena, kultoa atenditzeko bizi direnak-eta.
Arantzazu dinamika bizkor baten bizi da materialismoan murgildutako munduan
espiritu balioak etengabe eta handikiro potentziatuz.

Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Artea
Azpi-gaia: Arantzazu: Euskal kultura
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa