Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

1. Eskema

Salbatore Mitxelena: horren irudia (pertsonala)
Mitxelena Arantzazuko Euskal tradizioaren barruan.
Arantzazuko euskal tradizioa herriaren meritu
Arantzazu, Gerra ondoko Herriaren bilera leku
Mitxelena Herriaren trajediaren aurrean
Ilunetan mintzatu beharrez
Publikatzeko posibilitate gabe idatziz
Mitxelena garai berri baten sortzaile: 1) Gai berriak ikutuz, tematika berriak, tabu zirenak erabiliz - 2) Erlijioaren ikuspegi historiko bat eman zigun - 3) Tema politikoa erabili zuen - 4) Euskeraren aldetik berritasuna -5) Forma literario berrien bila.

===============================

2. Eskema

Noizbaiten, Salbatore Mitxelenaren idazlan guztiak argitaratu.
Gaur, lehen liburukiaren aurkezpena.
Salbatore Mitxelena: irudia (txikitakoa ta neurea). Arantzazu ikusten erakutsi zidan: Herria - Frantziskotar - Herri - ume - herritik gertu
Hizkuntza - Herria . Denbora berri baten sortzaile (1-. Garai ilun batetan.
Denbora ilunean ezin publikora ailegatu
Persona legez tormentatua; idazle bezala ere, ilunetan mintzatu behar izan zuelako. Publikatzeko posibilitate gabe idazten zuen. Idazle eta irakurle berdintsu gara, esan zuen azkenean eta idazteari utzi.
Gaur poztu egingo zen bere obrak azkenean jendetartera irten duelako, harekin hitz egitera.

_________
[2. eskemari buruzko oharrak]

(1- Gai berriak ikutu, tematika berriak, tabu zirenak erabili:
-1) Unamuno (Denenganako zabaltasuna: gorriak, komunistak onartu zituen) (folklorekeriaren kontra);
-2) erlijioaren ikuspegi historiko bat: jentil arotik XVIgarren mendera - karlistadetara, eta orain arteko larrialditara: Herria ta fedea erori dira: biak jotzen ditu bat;
-3) Tematika politikoa erabiltzea: "Aberriak min dit", "Bizi nahi", "Herri bat gurutz bidean". Euskadiren defentsan gerra galdu duten guztien kantari da.
-4) Euskararen aldetik ekarri duen berritasuna. Euskara errikoia erabili eta poesian bertsolari eta erromantze airetan aritu. Forma literario berrien bila: poesian, teatroan.

===============================

3. Eskema
Noizbaiten, Salbatore Mitxelenaren lanak argitara
Gaur lehen liburukiaren aurkezpena
Salbatore Mitxelena (pertsona, idazle) irudia
Astelehen-Asteazkenetan eta gaur bertan entzun dugunik ez berriztatzeko:
Mitxelena Arantzatuko euskal tradizioaren barruan
Arantzazuko euskal tradizioa herriaren meritu
Gerra ondoko Arantzazu Herriaren bilera-leku
Mitxelena erromesei begira: gerrak utzi zuen hondakin hari.
Mitxelena euskal herriaren tragediaren oihartzun tormentatu
Ilunetan mintzatu beharrez
Publikatzeko posibilitate gabe idatziz

+++++++++

Mitxelena denbora berri baten sortzaile garai ilun hartan

1) Gai berriak ikutuz, tematika berriak, tabu zirenak erabiliz, hala Unamunoren kasuan.
Abertzaletasunaren irrazionaltasunak leku handia hartzen du Mitxelenaren obran.
"Gaurko Euskalerri osoa eztugu zuk eta nik soilki ezurmamitzen (diotsa integrista jaunari); baizik abertzaleek eta karlistek, liberalek naiz komunistek Espaini-zaleek naiz Prantzi zaleek, katolikuek naiz bestelakoek, euskera zaleek eta erdera zaleek, zuk bezela pentsatzen dutenek eta ez dugunok, guztiok.
Guztiekiko tolerantzia eta guztien libertatea eskaten du, batasun kontzeptu teologiko batez. Euskera politika alderdi guztien gainetik jartzen du berriz.
Euskaldunon obligazioak ez zituen ahazten eta ez zuen ixiltzen euskaldunon geuron errua gure egoera tristean, horrek ez zion pena gutiena ematen.

2) Erlijioaren ikuspegi historiko bat eman zigun: Jentil arotik XVI. mendera - Karlistadetara, - Azken gerra ondorengo egoerara. "Harmada fatxistak egindako kaltea baino kasi gehiago, Elizak Euskadiri egindako kaltea".

3) Tema politikoa erabiltea: Erri hil zori bat gaituzu, / ia itxaro gabe, / eun urte laburretan / galdu lau gudate - ta Ana, Kaifa Pilatotarren epai mende".
- Hor ditu "Aberriak min dit", "Bizi nai", "Herri bat gurutzbidean".
Euskadiren defentsan gerra galdu duten guztien kantari, Mitxelena.

4) Euskararen aldetik ekarri zuen berritasuna. Euskalerriko herriarekin zegoen Mitxelena. Jende ttipiarekin, sofrituarekin. Herri bidetik jo zizun, hortakoz: bertsolarien eta erromantzeroen aldetik, euskara errazaren bidetik".
"Erri euskeraren guna eta giroa oso menderatua eta beretakotua zuen Mitxelenak.

5) Forma literario berrien bila aritu zen: Poesian, teatroan, saioan, historian bertan.

_________
[3. eskemako puntu bakoitzari buruzko oharrak]

(1- Abertzaletasunaren irrazionaltasunak leku handia hartzen du Mitxelenaren obran.
(1- Euskaldunon obligazioak ez zituen ahazten eta ez zuen isiltzen euskaldunon geuron errua gure egoera tristean, horrek ez baizion pena gutiena ematen.
Intolerantzia erligiosoa: Makina bat kalamitate Euskadiri gaineratu diona. Erlijioa gure gerrateen suemaile; baitare [bitarazle?]
"Nik bakarrik benetako aberria, erligiua, aurrerapena, zibilizaziua, kultura, dionak, gezurra dio", dio Mitxelenak
"Gaurko Euskalerri osoa eztugu zuk eta nik soilki ezurmamitzen; baizik abertzaleek eta karlistek, liberalek naiz komunistek, Espaini-zaleek naiz Prantzi-zaleek, katolikuek naiz bestelakoek, euskera zaleek eta erderaz jarduleek, zuk bezela pentsatzen dutenek eta eztugunok, guztiok.
"Euskalerri osoan komunistentzat eta espainolentzat ere leku bat erreklamatzen du. Tolerantzia eta libertatea eskatzen du, batasun kontzeptu teologiko batez.
Euskara, politika eta alderdi guztien gainetik jartzen du..
(2- Erlijioaren ikuspegi historiko bat. "Harmada faxistak egindako kaltea baino kasi gehiago, Elizak Euskadiri egindako kaltea".
(2- Mila eskema zahar puskatu zituen.
(3- Mitxelenaren obra guztia gerrak determinaturik dago: Herriaren txikizio moralak, abandonuak, mespretxuak: Gerrak berak baino gehiago mintzen du Salbatore Elizaren eta demokrata antifatxisten jokabidean ikusten duen saldukeriak. Zitekeen zintzoena jokatu dizute beti euskaldunek. Baina Euskadiri galtzea tokatu zaio.
(4- Euskalerriko herriarekin zegoen Mitxelena. Jende ttipiarekin, sofrituarekin. Herri bidetik jo zizun, hortakoz: bertsolarien eta erromantzeroen bidetik, euskara errazaren bidetik. Berak erakutsi zigun euskera jatorra, errikoia, hizkera bizitik urbil dagoena erabiltzen.
(4- Erri euskeraren gune eta giroa oso menderatua eta beretakotua zuen Mitxelenak (Villasante).

Gaia 1: Poeta
Gaia 2: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Nortasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa