Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Ongi
bizitzeko lain dugunok,
gehiago nahi dugu
oraindik, eta ez dago gaizki
baina adi: Behar duena
ken diezaiokegu pobreari.

Baina ongi bizitzeko lain dugunok
gehiago begiratzen diogu
aberatsari, pobreari baino.
Oroitu ere gehiago oroitzen gara
aberatsetaz, pobreetaz baino.
Baina pobreak ezin
ahaz genitzake
errurik gabe.
Ezin dugu jan, zer jaten
dugun begiratu gabe
Behar bada, inorena jaten gaude.
Ezin gindezke jantzi
zer janzten dugun
begiratu gabe,
behar bada inori zor
dizkiogun soinekoak
janzten ari gara.
Gure oinetakoak
inoren larruzkoak
izan daitezke
ezin ditzakegu jantzi
begiratu gabe.
Pobreak begia eman
behar izan zuen
ogiaren truke.
Behar bada adornotarako
daukazun perla bat da.
Pobreak, umeak man-
tentzeko zuen ganadua
saldu behar izan zuen
emergentzia baten.
Ze haragi ari gara
jaten? Nondikakoa
da gure gerriko uhala
gure oinetakoen larrua?
Zituen arbola apurrak
saldu behar izan zituen
pobreak, andrearen eba-
kuntza ordaintzeko.
Altzariak egiteko era-
bili zituzten, gure
altzaririk onenak
behar bada. (1)

Gaia 1: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Dirua/hondasunak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa