Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRD^

—Zer zabiltz Bitoriano?

Gandiaga:
—Neure euskalduntasuna aldean dudala, utzi dena eta erretiratu egin naiz Artasora, Dolmenaren ondoan eseri naiz lurrean, eta otoitz bat egin ez dakit zeri, meditazioan galdu, barruan behera: lurra hartu dut esku barruan.
Isiltasuna dago Artaso. Artaso, nire anima barnean, dolmena da, erromesen bidea da... erromesen bidea Arantzazurako ere bai.

Artaso
lotan geldi
geratu zen
aspaldi
aurreko mendian,
ta Arantzazu iratzarri
beste alderdian.
Ta, bien erdian,
lehengo erreka bera
bere betiko doan
betiko abian.

Lurrean etzan zen eta
etzan zitzaion lurrari.
Zen guztiz etzan zitzaion
Eta, lurra ur egin zitzaion.

Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: EHerria
Azpi-gaia: Arantzazu: Historiaurrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa