Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Ondo bizi: ez dot [I]
beste zereginik.

Guztien ganetik
ondo bizi, beste
dena horretara
zuzenduz, bertatik.

Ondo bizi: ez dot
buruari opa
diezaiokedan
ezertxo hoberik.

Ondo bizi: beinke*,
zertarako egin
ondo bizitzeko
ez den ahaleginik?

Alferrik da lana,
alferrik da dena,
ondo bizitzea
galerazten badit.

Ta alderantziz, berriz,
zergatik ez egin
ondo bizitzeko
beharrezkoa den
ahalegin guztirik?

Ondo bizi: beste
ezerk ere ez du
horren baliorik. (1)

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Bizitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa