Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Adiskide batek txakolin boteila bat eman zidan atzo.
Gelako mai gainean euki dut gaur arratsalderarte.
Begira egon natzaio askotan eta inoiz luzaro
edari maitagarria geldirik zegoen.
Antz ematen nion haren pizkortasun garratz-puntukoari.
Eskuetan ere erabili dut, aldika hartu eta utzi.
Haren otzaren barruan txinparta berogarria abiatzen nuen.
Herri maitearen azala ta anima oroitarazten zizkidan.
Ispiluak bezela islatzen ninduan puxka bat luzeago, puxka bat melarrago
espiritualago.
Bizi nauan joranak eman oi didan
anima poztura agertu nahi balit
gezurrik esan gabe, idealismuak
eman oi digun [?] (1)
irudi egiazkoan
elkarrizketa eder eta alkarren
irudien artu-eman gozoan
ixillik eta mugidarik gabe (2)

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Txakolina
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa