Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

TOP^

Zeure zeregina
egin eta joan zara
eta gu
esker onez gauzkazu
ta gu zeure hamabi seme alaba,
ezer bada-ta
ama izan zaitugula
aitortuz gauzkazu.
Sinesmena
zeuk sinestuz irakatsi diguzu
langile porrokatu
ezagutu zaitugu
entzun:
zeure eginkizunak
ederki beteta
joan zatzaizkigu,
orain ere aurretik.
Ez adiorik, AMA.

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa