Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

EGUN^

Presoen senide asko
gose greban firme dago
Estatuari eskatuz
presoak hurbil ditzala,
erbestetik herriratu
ditzala, legez hori eta
halaxe zor duelako.

Presoen senide asko
gose greban luze dago,
baina ez da notizia,
antza, egunkari eta
irrati-telebistentzat;
nonbait bakez eta modu
onez egina delako.

Presoen senide asko
bi milla eta gehiago,
gose grebaz gose greba
dator, bi urtez, bakean
eta galanki sufrituz;
baina horrek garrantzirik
ez du demokratentzako.

Presoen senide asko (1)
ikusi dut Arantzazun [I]
gose greban, toki umel
hotzean, ondo baketsu;
baina beti honantz dauden
lupez ez dute ikusten
bakezkorik. Bistan dago.

Gaia 1: EHerria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa