Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRS^

Agurtzen zaitugu
Andre Mariaren
ama Santu Ana
Jaunak aukeratu (1)
zintuen beraren
amaren amatzat
agur, zuri Andre
Mariaren ama
bedeinkatu horri.

Gure bitarteko
zaitezen nahi dugu,
ama santu [sic] Ana.
Lagun egiguzu
fedean bizitzen
Jainkoa zerbituz.
Jainkoa zerbituz
eta hurko laguna
bihotzez maitatuz.

Eskola gaitzazu (2)
alaba Maria
bezala gu ere
Jainkoaren nahia
unoro onartzen
irakats iguzu
gure bizitzetan
dirdir egin dezan
Jainkoaren aintzak.

Andre Mariaren
Ama santu [sic], Ana,
handia zara zu,
zeure erraien fruitu
dugu Andre Mari
Jainkoaren Ama
zure izenak izen
gozo ta ederren
soinua darama.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa