Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Martiri zenbait

Martiri santu gailenok
handiesten zaituztegu,
aitorle ausart zarete,
jarraipenean eredu;
zeuengana gauzkazue,
esker ona dizuegu. (1)

Piztu zenaren fedean
oinarriturik zeundeten,
haren erreinuko berri
emaile egin zineten,
zuen jarduna ez zuen (2)
ezpata zorrotzak eten.

Hor zaudete agerian
zeuen zauri goresgarriz,
lehen baino ere gorago
berri ona iragarriz
martiritzan emandako
testigantzaren aldarriz.

Garaipen handia eman
dizuen Jaungoikoari,
Aitari, Semeari ta
Espiritu Santuari,
aintzaren edertasuna,
gizaldietan, opari.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa