Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Irailak 17

San Frantziskoren zauriak
IV

Haziz zihoan, Frantzisko, (1)
haziz gero ta gehiago,
haziz Kristorenganako
zure maitasun-sugarra
gero eta gartsuago.

Gero ta hurbilagotik
maitatu zenuen Kristo,
helduz La Vernakoraino, (2)
non zinen afektuz urtu
Kristo_irudikatzeraino.

Hantxe zenuen bat egin
maite zenuenarekin
oinaze ta_atsegin handiz,
geroztik daramatzazu (3)
haren zauriak zeurekin.

Kristoren amore-minez
gero ta zaurituago,
hain zinen bizi harentzat,
non huraxe zen bakarrik
bizigai bakar zuretzat.

Aita Frantzisko, zeugana
gaude kantu ta gorespen,
zeu baitan Kristo goresten,
iguzu, zeu bezalaxe
Kristo bilaka gaitezen.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa