Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Irailak 9
Arantzazuko Andre Maria
II

Andre Maria zeruetako
Erregin gozo gorena,
zeu zara gure begi-bihotzen
poza eta mirespena.
Berpiztuaren aintza bizian
gorputz-arima zaudena,
zein zaren gure bideko argi,
zein zaren itxaropena!

Andre Maria zeruetako
Erregin gozo gorena,
berpiztuaren aintza bizian
gorputz-arima zaudena,
zein zaren itxaropena!

Beti zauzkagu gugandik hurbil
deitzen zaitugun denetan,
baina, nolabait, hurbilagoan
zeure santutegietan.
Gaur Arantzazun gauzkazu zeure
irudiaren oinetan;
zeurekin egin nahi dugu murgil
Berpiztuaren pozetan.
Beti zauzkagu gugandik hurbil
deitzen zaitugun denetan,
gaur Arantzazun gauzkazu zeure
irudiaren oinetan,
Berpiztuaren pozetan.
Gure Ama ta Zaindari zara,
zeuk duzu gure ardura;
iguzu bizi gaitezen jator,
zeu bizi zinen modura.
Gure fedean beude argia,
alaitasuna, lilura,
sendo ta bizkor gara dezagun
Berri Onaren kultura.

Gure Ama ta Zaindari zara,
zeuk duzu gure ardura:
gure fedean beude argia,
alaitasuna, lilura,
Berri Onaren kultura.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Gaia 2: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: Andre Maria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa