Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Dirua
ondasun bat da.
Ondasun bat.
Bat.
Dirua gainera (1)
ba dira
beste zenbait ondasun
beste zenbait ondasun.
Dirua ez da
gizonaren
premina bakarra.
Diruarenaz gainera
baditu gizonak
beste zenbait premina
beste zenbait premina.
Dirua ez da
gizonaren
premina guztien
atsegin bakarra.
Gizona
pobre da
diruaz gainera
besterik ezer
ez badu.
Euskaldun problema
bizi dugun edonor
pobre geran bezela.

Gaia 1: Jendea
Gaia 2: EHerria
Azpi-gaia: Jendea: Ddirua/hondasunak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa