Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

I4D^

Ura emakume da: Lurraren saietsetik irten-alako eta
irten harako
emakume beti gazte eta beti garbi,
lohitu ez ditugun ibai eta erreketan.
Izaki harrigarria da ura
jatorrizko bere izate naturalean.
Ona, ederra, kantaria, egilea,
bere soinekoak ehotzen ari dena,
bere burua orrazten, bere premian denari
laguntza eskainiz eta emanez.
Emakume bezain misteriotsu eta emankor,
trebe, maratz*, amoltsu, onuragarri eta
behar beharrezkoa. Ura gaztea ta ederra da beti.
Uraren goratzarretan lamia lirain eta laztaina
sortu zuen antzinako jende sentibera,
ameslari eta irudi moldatzaile azkarrak.
Lamia zuten uraren irudi pertsona egina eta
uraren dohainak pertsonara aldatu zituzten gisara,
pertsonaren tasunez jantzi zuten lamia. (1)
Modeluaren eta irudiaren arteko lotura
lamiaren behatz arteko mintzean ezarri zuten.
Hiru behatz zituen oinetan, uretako egazti
ahate, zisne eta holakoen antzera.
Emakume eder irudikatu zuten, emakume oso eder lehenik.
Hortzak eta aginak boli oso fin eta ederki landutakoak
halako zituen. Ilegorri zeta bigunezkoa zuen,
beti luzea eta ondo orraztua.
Garbitasun airedurak inguratzen zuen.
Ahots leun eta eztitsuz mintzatu ohi zen
beti labur eta punttudun esaldiz.
Kantari bikain zoragarria zen eta jendeak ulertu
ezin halako hitzak erabiltzen zituen. Agian jendeak
oraindik jakin ez zekizkielako haiek erabiltzen zuten
gairik. Halere jendeak ezagun zituen errealitate batzuen
izenak ulertzen zituen: gorua, lihoa, urrea, esaterako.
Ibaiondoa zuten bizileku edo han agertu ohi ziren behintzat. (2)
Ez ziren haserrekor, ez ziren gaizto, maitagarri ageri
ohi ziren, nahiz isil eta erreserbatuegi.
Agertzeko eta desagertzeko erraztasun handia zuten.
Ilargi beteko gau argiak zituzten maite.
Garbitu, orraztu eta txukundu, ur saltarietan egin ohi ziren.
Biluz biluzik ez omen zituen inork inoiz ikusi.
Harpe zoragarriak omen zituzten gorleku. (3)
Ibaiondoan ez ezik han eho ohi zituzten mihizi
zoragarriak. Han zaitu omen ohi zituzten beren tresnak
ta baxerak, apalategi kristalezkotan: urrezko eta zilarrezko
ontziak. Mihizeak ere han gorde ohi zituzten urrezko kakoetatik zintzilik edo armairu ederretan.
Galbae oso zetabeak zituzten gari irina eralkitzeko* eta
ogi oso zuri, bigun eta arolak* egiten omen zituzten,
adreilu esmaltatuz egindako labetan.
Euren sekretu eta zientziak ondo gordetzen zituzten eta
emakume ikusmiraren bat euren izkutuko zerbaitez jabetzen
bazen inoiz, gogor erasotzen omen zioten holakoari
eta gaitz okerren bat ezartzen omen zioten holakoari.
Gizonezkoenganako maitebera omen ziren. Lamiak beti izan
omen ziren zintzo maitasunean. Minbera ere ba omen ziren
edozein desamorio barrundatzen zuteneko. Traizionatzen
zituzten gizonei erasotzen zieten bakarrik, gaitz oso gaiztoz.
Emakume ikusmirak eta gizonezko maitasun-hausleak kexa
ziren lamien mendekuz eta zigor gabe bizitzen jarrai zezaten, uxatu edo akabatu arazi omen zituzten lamiak konju-
roz eta exortzismoz. Eta ibai eta errekondoak zikinduz
eta bizi ezin halako bihurtuz, haiek maite zituzten parajeak itsustu eta ibarretako uraren grazia ederra bera
ere maskaldu eta itzaldu.

Gaia 1: Izadia
Gaia 2: Izadia: Ura
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa