Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Inor ez dago Jainkoa bezain
zabalik gizonongana
digun maitasun handiak dauka
ardura sutan gugana
seme-alaba gaitu Kristogan
Hura du Seme laztana,
Hura du Kristo eta gu gaitu
Kristoren lehia ta afana.

Jaungoikoaren Espirituak
gugan nahi luke atseden
geugandik ari zaigu intziriz,
geure baitako hasperen.
Gure laguna izan nahi luke,
gure argi, gure kemen,
geugandik gura luke geu izan
geure geuaren asemen*.

Gaia 1: Jainkoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa