Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Egin dezagun Gabon,
egin Eguberri;
gauak eta egunak
egitzagun berri.

Gabon, Eguberri,
bi jaioi kantua
gauean sortu da
gure kontentua.

Gaboni diotsat (1)
betiko kantua
zeinetan sortu den
gure kontentua.

gure pozak Belen
du bere portua
gertakari beraz
berriz atondua:
Joseren Maria
eta Haur santua (2)

Eguberri dugu
munduan geroztik (2)

Gaia 1: Gabonak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa