Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

P2Z^

Gimnasia egin dugu:
zutitu eta makurtu.
Aitamek ere egin nahi eta
tarrata zaie gertatu,
tarrata zaie gertatu eta
parrata parran zartatu.

Saioa aitak hasi du
lurrik ikutu ezin du.
Prakan jostura urratu eta
popak kanpora irten du.
Bigarren txanda amak du
aitaren marka hautsi du.
Gonaz mantala egin du eta
ipurtohialak total birrindu.

Zutitu eta makurtu
Aitari prakak apurtu.
Zutitu eta makurtu
Amari gonak urratu.
Ikusitakoz
jendeak barre
txiza ta guzti egin du:
busti egin du.

Gaia 1: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Jolasa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa