Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Egunsentia orduko
biztu da Jauna egiaz,
biziaren esparrutik
heriotza erauziaz,
Alleluia, alleluia.


Etzazula bila Jesus,
sartu zuten hilobian;
eta eguzkia ere
ostendu zen alderdian;
Jesus eta eguzkia
bila itzazu gauaren
ondorengo goiztirian.

Egunsentia orduko...

Hilobia gau bada,
gaua ere hilobi da;
baina, gaua igaro ahala,
iluna iheska hasi da.
Bazko igande goizean
Jesus eguzkia baino
goiztarrago ibili da.

Egunsentia orduko...

Hilobia hutsik dago,
falta da han sartu zutena;
bizi da ta Magdalenak
ezagutu du aurrena;
gero Pedrok ikusi du,
gero askok; betirako
berbizturik jaiki dena.

Biztu dena nagusi da,
Goigoikoaren Mesias.
Gora bizien Jainkoa
bozkarioz, alleluiaz.
Alleluia, alleluia.


Zina behar zuen izan
berbiztuaren tankerak,
apostolu eta beste
ez baitziren sinesberak.
Halere sinetsi zuten
eta poz haundiz zituen
segurtatu biztuerak.

Biztu dena nagusi da...

Gaia 1: Jesu Kristo
Azpi-gaia: Jesu Kristo: Piztuera
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa