Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ZKA^

Odol eta neke arteko Euskalerri batetan tokatu zaigu bizitzea.
Euskalerria borroka handi batetan sartuta dabil eta ni euskaldun bezala, jende pobrearen seme bezala, eta frantziskano bezala, borroka horren barru barruan sentitzen naiz, ez dut kanpoan geratu nahi.
Indar gogorrak dabiltza. Frantziskanoa eta poeta, eta ni naizen gizona ere, maitasuna eta bakea, eguzkiaren argia, ... anaiei ekartzeko dago. Lan zail bat borroka honen eurauntsi* [sic] artean.
Ahal dudan neurrian bizi nahi duen nire lurrari, nire herriari, nire aportazioa eman nahi nioke. Pobretasunean alaitzen irakatsi, bizitza maitatzen, egun oroko lantxo apaletan, zalantzetan, ahultasunetan, ametsetan, guztion mixerietan, halare desanimatu gabe jarraitzeko. Gauza txikiak egiten ditugu denok. Gauza handiak egiten omen dituztenak ez dira nire jendea, nire herria.
Gure existentzia txiroa da, malkardi, paraje pobrearen deskribizioa [sic].
Baina dena, inguru guztia haziz beteta dago. Harri bakoitzaren azpian edozein haritz zaharren adar elkorretan haurraren irribarrean eta xaharraren begirada geldian, hil duten gaztearen heriotze [sic] absurduan, protestaz pintatutako orma zikinetan, gure poesia nekagarrian bertan, dena haziz beteta dago, udaberriaren zain dagoen zelaia bezala. [I]

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Borroka
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa