Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Poesia = Kreazioa, rekreazioa... Edertasunaren sorketa, birsorketa...
Eta metrika? eta ritmoa? — Hitzak duen arima bistaratzea [Hitzaren bitartez, hitzarekin eta hitzarengan] eta hitzen arima horiek kordan jarri arimen soinua entzun ahal izateko eran eta arimen argiak argi hori isla dezakean eran.

Elorri 68/83/65/96 [I]

— Pentsamentuaren erdizperdizkokeria utziaz.
— Kaleak gaur ulertu ezin ditzakeanak baina noizbait ulertu ahal izango dituenak eta ulertu ere egingo dituenak.

— Poesia behar bada, geure-geuretzat idazten dugu inorentzako baino lehen, nahiz eta geure eta inoren barrunbetan aztertu. Argiren batek gure sormena (1) ernaldu duenean sorkizun hori geure gustu geurearen moldetan eratzen dugu, arik eta gusto horren gustokoen egin arte. Gero iñor [sic] esango du beretzat ere zerbait den ala ez.
— Poesiaren indar poetikua gure geure ikuspegi egiazkoa ematean datzalakoan nago, poesi-gauzak bati sortu dion isla den bezelako hortan ematea.

— ritmoa hitzari darion oliadura bezelakoa da. Hitzaren barruko bizitzaren eraginaren eragin hotsa.
— poesia poetak ere ez daki nolakoa izanen den, gero ikusi behar. Katolikua, ala protestantea, ala paganua.

Poesia = gauzak —gauzatasunean baino— geure ikuspegiaren egiatan ematea.

Poesia = asazkaldi bat.

Poeta = besteak sentitu bai baina esan ezin dutena asmatu eta adierazten duena.
–– Arimak duen misteriozko ganbara erdi ilun erdi argi batetako sentipen leku, izpirituak duen zenbait geriza maitagarri, ukigarri edo oroigarri toki hortan noizik behin sartzen dena ez ezik andik garbi eta txukun eta berriren bat hitzez jantzia ateratzen duen gizona.

–– Hazkurea hazka eginez asazkatzen edo gozatzen den bezala.

[bizitzeko] urduritasuna, aztoradura, larritasuna, bildurra, konformidadea, itxaropena, presa eta abarren erdian ateratzen zaizkion —hitz berotuak—

Poesia = ideia bere taxu juxtu eta beretasun bakarrean. Nik dagidan ameseta polita besteak ere goza dezaten.

Poeta = Poesia baino lehenagokoa. Gizonak egiten du poesia eta gizona zerk egiten du, inguruak ezik? Eta aldia ingurua da eta tokia ingurua da eta hezikuntza ingurua da.
Inguruak eratu duen gizon horrek egingo duen poesia inguru hortaz kutsatua izanen da. Inguru horren poza, inguru horren herstura, inguru horri ematen dion edo eman nahi lioken goradura, beheradura, zabaldura, balioa, neurria, kolorea, muga, bizitza, pisua, askatasuna izanen dira poesiaren ardatz, iturri, edo eragile.
Gizona inguruak nahi eta nahi ez eratu duelarik, ingurutik askatu-nahia izateko ere gauza dela ez da ahaztu behar horratik. Ametsezko inguru bat sortzeko ere gauza da beraz. Inguru berria sortu ere egin diteke. Baina orduan ere ingurua da bere poesiaren erreferenzi puntua.
Gizona inguruak eratzen badu edozein poeta inguru diferentetan denez diferente litzake orobat haren poesia.
Inguru euskaldun batek eratu duen gizona nahi eta nahi ez beharko du izan poeta euskaldun.
Baina ingurua ukatzeko ere gauza dela esan dugu gizona eta inguru ametsezkoz inguratzeko ere bai, baina ingurua beti erreferentzia puntu bat delarik.

Bizitzako ur bizietan beratutako
Poesian norberatasun hori da baliozkoena = jatortasuna, gero edertasuna, gero talentua = ingenioa.

Neretzat nekosoenik agindutako gaia, neurria, eta abar.....
Bidez bide gabiltzanean begien aurrera edo begietara saltatzen duan bitxi kutizia-erazlea bezalako zerbait barruan dizdiratzen denean, hori gogozkoen eta errexen, pertsonalkien eta berezkoen.

iraztontzia –– edo galbaea
moldea ––
eta beti Prometeoren formula.

Nire poesia = poemetan daukat eta ez dakit nola adieraz poesi hoiez kanpo, poesiak ez du poesiaz kanpo den esplikabiderik. Poesiak poesia ematen dute, baina ez osorik, horregatik jarduten du poetak poesia berriak sortzen.

Poesia hutsa ("Poesía pura" = baina ez morala) Kimikoki ulerturik ? xinpleki poesia. aspergarria.

Poesia-eta: poesia osatua (ez poesia bezala) gizonen arazoen errealidadeari lotua, sentimentuei, ideiei, moralari, ... gizatarteko saltxaz saltxatua.

— unea nahi du ezarri, une hari betikotasuna eman.

— poema papelean jarri ondoren oraindik desordenatua egon daiteke: batzuetan atzekoz aurrera jaioa, orduan buelta eman beharko zaio, edo zatiren bat bere lekuz kanpo, eta lekuratu egin beharko da, edo luzeegia, eta orduan moztu, indarra galtzen hasten den puntutik.

Gaia 1: Poesia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa