Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Ez gara berdinak baina bai adiskidetasunerako eginak. [I]
Gutxien uste dugun lekuan topa daiteke zerbait gustagarri.
Inorenganako hurbilketa bat ere izan daiteke liburua.
Bere barruko zerbait agertzen dizunak, zugan uste ona duela ere agertzen dizu.
Emaiogun arnasa bizitzari.
Ez dezagun ito alaitasuna.
Egiogun bide itxaropenari.
Erein ditzagun esperantza-haziak.
Zure irribarreak giro ona sortzen du.
Gure arerioak ere baditu bere alde onak, aitor diezazkiogun.
Kinkan bizi gara, ta onaldira begiratzen dugu.
Onaldia etorriko da, bateko eta besteko ezagozpenak kentzen saiatzen bagara.
Txoriak hegaz egiten dute, guk amets egiten dugu.
Askoz hobeto bizi gara elkar onartzen dugunean.
Ona gustorago ikusten dugu, sustatu dezagun.
Gizakiak gizakien biktima, hauxe da ikusten dena.
Maitasuna bizitzarako bidea.
Milioiak dira baldintza negargarrietan bizi direnak.
Suntsi ditzagun armak, bihotzekoetatik hasita.
Biotzetako baketik etorriko da munduko bakea.
Armak fabrikatu dituen gizarte lotsagarrikoak gara.
Zuri pintatzen dute bakearen usoa, / ez du odol orbanik, / berde pintatzen dute olibondo adartxoa, / badu esperantza kolorerik.
Bizi gaitean eta lagun dezagun bizitzen.
Ez dezagun onartu gorrotorik, geu hondatuko gaitu.
Egunak argia eskaintzen digu eta gauak iluna. Eskertu diezaiegun batari eta besteari.
Pentsa dezagun berria dela goiz bakoitza eta estima dezagun.
Gaur oraindik bizi gara, poztu gaitezen.
Begira, bizi, gaur zarela bizi.
Bakea bakoitzagandik hasten da.
Bakerako bidean denok eman behar diogu amore zenbait desamoreri.
Estima dezagun garena eta eskertu duguna.
Hartuko ote dugu astirik gauza txikiei ere begiratzeko patxadaz?
Bizi, gaur bizi gara, (ez atzo, ez bihar) ospa dezagun bizitza.
Gauza handia da bizi izatea. Zergatik ez gara konturatzen.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Bakea
Azpi-gaia: Bizitza: Elkartasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa