Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBMG^

Gustoko litzaidake Rastroaz idaztea ere. Nork ez du ezagutzen Madrileko rastroa. Rastroa aipatu gabe Madrilen aritzeak lotsa damaidake, zenbait jenderentzat Madrileko gauza aipagarriena edo bide delako.
Mundu guztiak ia ikusia duenez Madrileko Rastroa oroit beza bakoitzak óren kale hoik (1), hoitako sailtzaile saltoki erosle, ikusle ta nahaspila sortzen duen gauza oro. Kolore guztiak gaineratu bezaizkio irudi datekeenaren gainera (2) ta zabortegira bota ohi diren gauzetatik has eta denda galestienean ager ditezkeen oro iruditu bitza. Gero ohar beza ikusi zuen oroz gainera beste purtxilero bat jarri dela ohe hanka zaharrak soldaduek jaurtitako prakak eta argertzen diren inguru hortan, hor dago bere bendajea duela.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Hiria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa