Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Eragin erruki gabe bat bizi zuen, bere barrua betekoa [sic] zuen bere baitako eragin azkar, urduri eta asekaitza. Zerekin berdinkatu eragin guraritsu edo agian apetatsu hura? Zoratu-hurrean ere jartzen zitzaion maiz. Gorila bat zitzaion sutsu ta suharra, gatibu, ernegatua eta xaxatua. Aterik ez zuen burdina lodizko presondegian bizibehartua zuen gorila, eta bera, halako gorila haren esperantzarik gabeko infernu izatera ezinbestean behartua zegoen. Bazekien. Urteetako esperientzia luzeak eta ilunak seguratzen zion bere halabeharra.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa